Curriculum Vitaea
Curriculum on bat egiteko, lehenik eta behin nork bere burua ezagutu behar du, eta hobetzeko aukerak eta indarrak identifikatu. Autokonfiantza lantzea eta trebetasun nabarmenenak bultzatzea. Hori egin ondoren, sintesi bat egin behar da, ibilbide profesionalaren laburpen labur bat jasoko duena, lorpenetan oinarrituko dena, bai eta norberaren ezaugarri garrantzitsuenak azalduko dituen deskribapen labur bat ere.
Atal hauek sartu behar dira:
- Datu pertsonalak: izen-deiturak, harremanetarako telefonoa, posta elektronikoa eta bizilekua (ez dago NANa erantsi beharrik).
- Ibilbide profesionala: esperientziaren deskribapena, berrienetik zaharrenera. Lanpostua, enpresa, hasiera-urtea eta amaiera-urtea sartzea gomendatzen da.
- Prestakuntza: prestakuntza arautua, lortutako titulutik hasita, prestakuntza zentroa eta bukaera data.
- Prestakuntza osagarria: lanbide ibilbidean zehar edo ibilbide horretatik kanpo lortutako arautu gabeko prestakuntza.
- Informatika edo IT: informatikako trebetasunak eta ezagutzak; horiek ohiko erabiltzaile, erabiltzaile aurreratu edo aditu gisa kalifikatu ahal izango dira.
- Hizkuntzak: hitz egiten den bigarren edo hirugarren hizkuntzari buruzko alderdi azpimarragarriak. Titulu ofiziala edo, horren ordez, benetako maila (ahozko edo idatzizko maila, ama-hizkuntza, etab.) sartu behar da.
- Beste datu interesgarri batzuk: gidabaimenik eta/edo autoa jabetzan duten, edo berehala bidaiatzeko edo beste probintzia batean bizitzeko prest dauden jaso ohi da.
Informazio hori gehienez orri batean edo bitan jaso behar da, eta pdf formatuan.