Lan bila zabiltza?
Zure lan egoera hobetu nahi duzu?
Bizkaiko 900 enpresa baino gehiagorentzako eskuragai egoteko prest?

Bizkaiko metaleko enpresek hamaika lanpostu desberdin eskatzen dituzte: Ingeniariak, ekonomistak, tornulariak, soldatzaileak, mekanikoak, trokelgileak, doitzaileak, iturginak, argiketariak, komertzialak, administrariak, informatikoak, eta abar.

Ireki ezazu kontua gure lan poltsan, utzi zure datuak eta FVEM-en parte diren enpresa guztiak zure profila ikusi eta zurekin harremanetan jarri ahal izango dira.

Sartu eta kontua ireki, edo eguneratu zure datuak inskribatuta bazaude.